viernes, 1 de enero de 2010

HASIERAKO IDEIAK ETA HELBURUAK

Proiektu hau planteatzerako orduan, orube osoa antolatuko duen elementu egituratzaile baten ideiatik abiatu gara. Hala, museoa izango den elementu nagusi batekin antolamendu orokor osoa egiten saiatuko gara.

3 helburu nagusi izango ditugu:

-Elementu edo estrategia berdin batekin orube guztia antolatzea
-Hiri eta parkearen arteko lotura bilatzea, bien harteko harremana sustatuz
-Aztarnekiko erlazio bat sortzea, hauek ondo ikusteko guneak sortuz




jueves, 1 de enero de 2009

PROIEKTUAREN LEHEN PLANOAK

Hona hemen, proiektuaren lehen proposamenaren planoak. Gauza batzuk aldatzeke daude oraindik, eta beste asko falta dira, hala nola detaileen zehaztasuna, baina ideia orokorra islatzeko balio dute:

viernes, 9 de febrero de 2007

OTSAILEKO EMATEA

Proiektuaren azken emate honetarako, aurretiaz egindako lanaren analisi bat egin dugu eta horretatik habiatuz egokiak iruditu zaizkigun moldaketak eta garapenak egin ditugu.

Hala, orube osoa antolatzeko genuen asmoan mugen arazoarekin topo egin dugu, izan ere, proiektuaren orubearen muga ez dago zehaztuta, eta beraz azalera posible minimotik (aztarnen ingurua solik) azalera posible maximora (aztarnen ingurua+parkea+ibaiaren bestaldea+hiriaren zati bat...) mugatu daiteke, bakoitzaren arabera. Gure kasuan, parkearen orube zabala landu beharrean aztarnen orubearen ingurura mugatu gara.Honetarako, arte sakroa egiten zen garaiko LogroƱo hiriaren abstrakzio bat egin dugu.

Lehen hiri barnean arte sakroa kokatzen zen gune berean (komentua) kokatzen da gaur egun ere (museoa), lehen hiriaren muga markatzen zuen harresiaren abstrakzioa ere sortu da, hiria eta parkea mugatuko dituena eta azkenik, lehengo soro eta nekazal lurren abstrakzioaz parkea sortu da, lorategi botaniko baten gisara planteatua, gune eta funtzio ezberdinekin.


Eraikinari dagokionez, kokatzen den orubeko beste eraikinei eta aztarnei moldatzen da, alde batera edo bestera tolestuz, planoan ikusten den bezala, beso ezberdinez osatuta dago, eta bakoitzak arte sakroaren arlo ezberdin bat hartzen du.

Altuerekin ere jolasten da, gune bakoitzari bere garrantzia emanez batetik, eta aztarnen behatzeko atalaia gisa bestetik.

Materialei dagokienez, egitura aldetik hormigoi armatuzko hormak erabili ditugu besoetan eta, estalkiak egiteko, baho handiak estaltzeko beharrizanagatik altzairuzko zertxak erabiltzea pentsatu dugu. Errepide eta ezpaloiaren pasorako hormigoi harmatuzko habe handiak erabili ditugu bestetik. Azkenik eraikin osoa txapa beltzez estaltzea erabaki dugu.

Museoaren funtzionaltasuna kontuan hartuta, eta sarrera eta irteera ugari dituenez, museoa ixteko harresiaren abstrakzio elementua erabili dugu. Hala, museoa zabalik dagoen bitartean, harresiko ateak itxita mantenduko dira, eta museoa ixtean ate hauek zabalduko dira. Hau dela eta, museo orube barneko parkeak erabilera nokturnoa izango du batez ere. Horregatik, iluminazio artifiziala oso garrantzitsua izango da nahiz eta iluminazoaren kontua garatu barik utzi dugun, denbora falta dela eta. Hala eta guztiz ere, ekintza nokturnoak sustatzeko gune apropos bezala, antzoki txiki bat jarri dugu, non espektakulo ezberdinak egin daitezkeen.